1/2/10

Santa Águeda / Agata Deuna

Como todos los años, el 4 de febrero, celebramos las vísperas de Santa Águeda. En el colegio todos los alumnos de euskera, desde primaria a 4º de la ESO, renovaremos esta tradición y atronaremos el colegio y el barrio con nuestros cantos y makilas. Os animamos a las familias a acompañarnos y al resto de profesores y alumnos a escucharnos. Saldremos a las 11.00 y rodearemos el colegio.
Os dejamos unas fotos de la preparación de salida en el año 2007 para ambientarnos (es bonito ver cómo crecemos) y también algo de información sobre la festividad y la letra que se canta. Os esperamos (Verónica, oso gogoan izanen zaitugu urte honeta, mila esker).

La noche de la víspera, el 4 de febrero, se acostumbra a salir, en muchos pueblos, a realizar rondas corales cantando coplas en honor al martirio y muerte de la santa. La devoción por Santa Águeda llegó hasta nosotros en el siglo XIV gracias al camino de Santiago.

Santa Águeda nació en Sicilia en el año 230 d.c. El Senador Quintianus se enamoró de la joven Águeda e hizo todo lo posible para conseguir su corazón. Sin embargo, todos sus intentos fueron en vano, ya que Águeda ya se había comprometido con otro esposo: Jesucristo. Quintianus no se dio por vencido y la entregó en manos de Afrodisia, una mujer malvada, con la idea de que ésta la sedujera con las tentaciones del mundo. Pero sus malas artes se vieron fustigadas por la virtud y la fidelidad a Cristo que demostró Santa Águeda. Quintianus entonces, poseído por la ira, torturó a la joven virgen cruelmente, hasta llegar a ordenar que se le cortaran los senos. La santa fue consolada con una visión de San Pedro quien, milagrosamente, la sanó. Finalmente murió encarcelada en el año 251, a la edad de 21 años. Es protectora de los niños y de mujeres con enfermedades de pecho. Es también patrona y protectora contra incendios, rayos y volcanes en algunos pueblos.

Hay diversas tradiciones en torno a Santa Águeda, como largos repicares de campana y romerías. En otros pueblos, la mañana del 5 de febrero en los campos y huertas se encienden velas bendecidas el día de la Candelaria. También cuenta la tradición que el día de Santa Águeda no se podían realizar trabajos de limpieza.

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan. Santiago bidetik etorri zen jendeak ekarri zuen, XIV. mendean, Santa Agedarenganako debozioa. Nahiz eta gure herrietan XIV. mendean Agate Deunarenganako debozioa hasi, istorio zahar batean dauka jatorria.

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintiniano Agate gaztearekin maitemindu zen. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik, Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuenez neska lortu, gartzelan sartu zuen eta neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.

Agate Deunaren inguruan ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak. Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.

Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Abestien testuak aldatzen dira, baina beti Santa Agedaren bizitzari buruz hitz egiten dute. Eskeko klopak, ordea, leku guztietan berdinak izaten dira.

Zorion etxe hontako denoi

Oles egitera gatoz

Aterik ate ohitura zaharra

Aurten berritzeko asmoz

Ez gaude oso aberats diruz

Ezta ere oinetakoz

Baina eztarriz sano gabiltza

Ta kanta nahi dugu gogoz

Santa Ageda bezpera dogu

Gure herriko eguna

Etxe guztiak kantuz pozteko

Aukeratu doguna

Santa maitea gaur hartu dogu

Gure bideko laguna

Haren laguntzaz bete gentzake

Egun hontako jarduna

¡Felicidad a todos los de esta casa!
venimos llamando,
de puerta en puerta como una vieja costumbre
con intención de renovarla este año.

No somos muy ricos en dinero,
ni en zapatos.
Pero tenemos la garganta sana,
y queremos cantar con ganaz.

Estamos en víspera de Santa Águeda
día de nuestro pueblo,
El día que hemos elegido
para llenar las casa de alegría cantando.

Hoy hemos tomado a la querida Santa
compañera en nuestro camino.
Con su ayuda podemos llenar
de esperanza este día.

1 comentario:

Verónica dijo...

Eskerrik asko zuei. Hunkitu naiz irakurri dudanean. Oso polita izan zen Jesuitinetan ohitura berri horren sorreran parte hartzea. Ni ere zuetaz oroitu nintzen. Muxu handi bat!!!

Gracias a vosotros. Me he emocioando cuando lo he leído. Fue muy bonito tomar parte en la creación de esa "nueva tradición" en las Jesuitinas. Yo también me acordé de vosotr@s. Un besazo.